Arian B1.1 Ikaslearen liburua ( +CD audio )

Arian B1.1 Ikaslearen liburua ( +CD audio ). (Erantzunak eta transkripzioak)

Publishing house :
Elkar
EAN:
9788490272565
Year of edition:
ISBN:
978-84-9027-256-5
Pages :
164
Binding :
RUSTICA
Language:
EUSKERA
Width:
220
High:
285
Availability:
DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)
Collection :
Arian

28,25 €

VAT included
Buy

Ikaslearen liburuak bost unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak  eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute.
 Unitate bakoitza egiteko, 25 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.
 Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak  dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.

Other books of the author in Papelería La pajarita

Matter in Papelería La pajarita

Elkar in Papelería La pajarita